SLOWFISHING

SPINNING, JIGGING…

“Arrantza egun bat sorpresaz beteta dago, arraina horietako bat da”

Modalitate honetan, teknologia modernoa eta tradiziorik antzinakoenak eskutik doaz, arrantza arduratsu baten zerbitzura. Inguruaren, espezieen eta euren migazio-ibilbideen ezagutzan oinarritutako filosofia da. Baina gehiago dago, askoz gehiago. “Arrantza egun bat ezusteko atseginez beteta dago, eta arraina haietako bat besterik ez da”. Proposamen honek aisialdiko jarduera, arrantza-kulturarekin eta bere ezagutzarekin uztartu nahi ditu. Beste era batera esanda, jakinmina eta zentzua orekatzen ikastea, erabaki arduratsuak hartzeko. Interesdunek ikasiko dute arrain ona, garbia eta bidezkoa nola lortu. Arrantza egun on baten funtsezkoena esperientzia da eta norberak bizi izatea, horretan ez du beste batzuenak balio. Ez diezazutela kontatu, bizitu! Nahi duenak hemen jasoko ditu kalitate ezinhobeko produktuak itsasotik lortzeko oinarriak, betiere parametro jasangarrietan.

Modalitateak eta arteak denboraldiaren arabera aldatzen dira. Horrela, Oribay-rekin erabiltzaileak currican deritzon arrantza mota probatzeko aukera izango du, beita artifizialak erabiliz itsas-azalean egiten dena, udaberri eta udazkena bitartean. Modalitateetako bat besterik ez da. Jardueren kartera osatzera datoz halaber, Jigging izeneko arrantza, beruneztaturiko beita itsasontzitik hondora libreki erortzen utzita egiten dena, edo Spinning deritzona, beita artifizialak behin eta berriz bota eta itzulera arrastrean jasotzean datzana, abiadura eta sakonera desberdinetan.

Oribay elkarlanean dabil hablaber, Azti ikerketa zentroarekin, atun gorriaren markaketa eta itsasoratzean, hain joan etorri zabala duela sinesgaitza izan daitekeen espezie horren jarraipenean. Izatez, ez dira arraroak kosta gipuzkoarrean markatu eta itsasoratutako zimarroiak urteak pasata, helduta jada, Atlantikoaren bestaldean aurkitu izan diren kasuak. Animalia hauei ezartzen zaizkien marka elektronikoek euren migrazioari buruzko informazio baliotsua eskaintzen digute eta munduan dagoen atun gorri stock-a ezagutzeko modua ematen dute.

SALNEURRIAK

ARRANTZA

ARRANTZA MOTA
  • HASTAPENA
  • KOSTERA
  • ALTUERA
  • ALTUERA HANDIA
DENBORA
  • 03:00 O
  • 05:00 O
  • 07:00 O
  • 10:00 O
PREZIOAK
  • 350€
  • 450€
  • 650€
  • 850€

*10% EKO DESKONTUA ARRANTZA ETA SOLTEAGATIK (DEBEKATUALDIAK ERA GUTXIENEKO NEURRIAKIZAN EZIK)

ZERBITZUAK

IRTEERAK ITSASONTZIAN

  • EKOTURISMOA
    Zetazeoak, Hegaztiak
  • ITSAS KULTURA
    Arrantza artisaua, traineruak...
  • AISIA:
    EGUZKI ETA ILARGIA
    Itsasontzi ibilaldiak, eguzkia eta ilargia
  • ZERBITZU
    Egokituak
  1. EKOTURISMOA
  2. ITSAS KULTURA
  3. AISIA
  4. EGOKITUAK

KOKALEKUA

DONOSTIAKO KAIAN BERTAN

Start typing and press Enter to search