GIDA

BIZITZA BAT ITSASOAREN BAITAN

Proiektu berri honen gidari eta alma materra den Iñaki Alberdi Les-en ibilbide profesionalak lema-bira izan zuen, Ozeano Pazifiko mexikarrera egindako bidaia baten ondoren, han, Atlantikoaz bestaldeko arrantzaleekin lankidetza estuan aritzeko aukera izan baitzuen. Edertasun inspiratzaileko ur haietan erabaki zuen Alberdik bere lan-jarduera berbideratzea, itsas-ezagutzaren hedakuntzara, hain zuzen. Alor horretan esperientzia zabala du gaur egun eta bere bizipenak partekatzeko momentua heldu dela deritzo orain.

Itsasaldia bezain garrantzitsua da bidea ingurunea ezagutzen duen pertsona batekin egitea. Zentzu horretan, Iñaki Alberdi, euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzen duelarik, bidelagun ezinhobea da. Arrantzan eskarmentuduna, habila eta itsas-ezagutza zabalekoa izateaz gain, komunikatzaile ona da eta bere lanarekiko zaletasun ikaragarria du Alberdik, eta harekin nahi beste jarduera osagarri egin ahal izango dira.

Balizko monitore eta arrantza-gidariaren kredentzialak ezagutzeak esperientzia berri hau bizitzeko erabakiari ateak ireki diezazkioke. Horri dagokionez, Alberdiren bizitza itsasoari loturik egon da beti: akuikulturan goi-mailako ikasketak ditu, buzo profesionala da, arrantza- eta bidaiari-ontzien patroi.

Itsas-ingurunean ibilbide zabala du eta ia bi hamarkadako esperientzia sektorean, arte xeheetako nahiz nagusietako arrantza-ontzien patroi gisa. Itsaso zabaleko kaioletako tekniko gisa ere ibili da, eta tunidoen kalitate-ikuskari gisa, beste hainbat lanbideren artean. Halaber, ondo daki zer den ur irlandarretan, Mediterraneoan eta Kanariar Irletan arrantza egitea.

KOKALEKUA

DONOSTIAKO KAIAN BERTAN

Start typing and press Enter to search